| Next Post »

Arduino prozesing programazio ingurunea ezagutu nahi duzu? Elektronika gustuko duzu? DiY kontzeptua zein den ezagutzen duzu? Punkia zara eta DiY barneratuta daukazu? Hau da ba zure tailerra.

Arduino erabiltzen ikasteko tailerra egingo dugu Bermeon; Abenduaren 1ean izango da (zapatua), goizeko 10etan hasita, Mañuko aterpetxean. Bertan plataforma honen inguruko zalantza guztiak komunean azalduko ditugu eta guztiok ondo ulertzeko moduko tailerra sortuko dugu. Gure proposamena LED batzuekin hastea eta gero maila igotzen joatea izango da.

Bakoitzak nahi duena egin dezake (LAB bat da, ez klase bat) eta guztion artean ikasi eta jakintzak elkartrukatzeko balioko digun tailerra burutuko dugu, baina dena den, oinarrizko eskema bat ere antolatu dugu.

Laborategiko kartela

Hurrengoa izango da egun horretako programa:

  • 10.00etatik 10.30etara: Zer da Arduino? Zertarako balio du? Zer egin dezaket? Profesionala izan behar dut?
  • 10.30etatik 11.30etara: Proiektua eta egingo duguna azaltzeko tartea + dokumentazio banaketa
  • 11.30etatik 13.30tara: LEDak eta lehen zirkuituak
  • 13.30etatik 14.30tara: Motorrak (oinarrizkoa)
  • 13.30etatik 14.30tara: Bazkaria egin (ez gara janariaren gainean egon beharko, beraz adi ibili baina robotikan ;-) )
  • 14.30etatik 15.30tara: Bazkaldu
  • 15.30etatik 17.30etara: Aurreko zalantzak argitu eta ahal izanez gero beste eskema bat muntatu, hurrengo data bat jarri zerbait potenteagoa egiteko ;-)
  • 17.30etatik aurrera: Garagardoak

Zer beharko duzun:

  • Arduinoa eta berarekin jolasteko KIT bat (zure KIT propioa ez baduzu hau erostea gomendatzen dizugu)
  • Zure eramangarria (Software askearekin jantzita baldin badator askoz hobe)
  • Bazkaria guztion artean ordaintzeko diru apur bat, eta kafea behar izango duzunez… badakizu
  • Giro ona sortzeko edozein tramankulu eta gogo

Egun interesgarria izango delakoan gaude eta zurekin elkartu nahi dugu, beraz badakizu, Abenduaren 1ean (zapatua) goizeko 10.00etan Mañuko Aterpetxean (Bermeon) elektronika askearekin hitzordua daukazu.

Bazkaria erosteko orduan, arazorik egon ez dadin, etorriko baldin bazara, utzi iruzkina blog honetan :-)

Ez hutsik egin!

One Response so far.

  1. […] Fundación Casa del Bosque ezagutzea, Durangoko azoka, Guifi.net inplantazioa Barronen, Arduino tailerra Bermeoko Mañu auzoan, Guifi.net inplantazioa […]

Leave a Reply