Durangoko azoka gainean dugu eta teknologia kultur egitasmo moduan ulertzen dugunok data garrantzitsu bat dugu berriz esku artean; Abenduaren 8a.

Aipatu bezala Durangoko azoka aitzakia hartuz Kabi@ kultur@ 2.0: Teknologia libre tailer irekiak programa plazaratu dute. Kabia 2.0 esparruan gai interesgarri asko jorratuko dira, baina blog honi dagokionez teknologia eta kultur librearen inguruan burutuko den ekitaldia ardatz hartuko dut.

Hitzaldi eta tailer batzuetan parte hartzeko gonbita luzatu da sarean zehar (ni Teketen-ek abisatu nau, gero Joseba Bringasek… beraz ideia sarean da!). Esan bezala Abenduaren 8an burutuko den jardunaldia izango da eta jardunaldi interesgarriak izango direlakoan hemen doakizue eskaintza; Tailer hauetan taldeka gai ezberdinen inguruan lan egin, galdetu, iritziak elkartrukatu ahal izango dira beti ere zerbait praktikoaren inguruan. Gaiak: Software & Hardware & Mugikorrak & Sareak. Tailerrak guztiz irekiak izango dira, baina zuen interesak adierazteko eta taldeak hobeto antolatzeko izena ematea eskertuko lukete(*).

Tabu 10

10 proiektu, 10 minutu, 10 diapositiba; horrela definitzen dute Kabi@ kultur@ 2.0 gunean burutuko diren aurkezpen sorta, teknologiaren inguruan, euskara hitz tabu gisa. Bidali zure aurkezpena.

Beraz badakizue; baduzue Durangoko kultur azokara hurbiltzeko beste aitzakia garrantzitsu bat! Ez ahaztu, abenduaren 8an goizeko 10etan Kabi@ kultur@ 2.0 gunean.

* GDOCS ez da teknologia irekia eta hurrengoan WordPress erabiliz formulario hobe bat egiteko aukera luzatu nahiko nizueke. Blog bat ez izatekotan (ez dut uste hori arazoa izango denik) nire aurkezten dut; inolako arazorik gabe egingo dizuet horri bat izena eman ahal izateko eta behar izatekotan nik neuk programatuko dizuet formularioa.

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak

Leave a Reply