Kaixo lagunok!

2012. urtea atzean utziko dugu jada egun gutxi batzuk barru eta gure agendak sortzen hasiak gara kolektibo gehienetan, hack.in#badakigu ezin da gutxiago izan eta urteko asanblada burutu dugu, gaur bertan.

Asanblada hori burutu ostean bi ideia nagusi atera dira:

  1. Urteko plangintza osatu eta martxan jarri
  2. Irudi aldaketa eta sozializazio erreminta berriak martxan jarri eta aurkeztu

Lanean ari gara zuoi, gure lagunoi, ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko eta horretxegatik sortu dugu TABERNA BIRTUALA, zuon galderak, iruzkinak, pentsamenduak…, entzun nahi ditugu eta horretarako askea den LOREA.org-ko sare sozial bat erabiltzea erabaki dugu enekenbat.cc.

2012ko amaieran itxura berritze lanetan jarri gara, BAI, orainĀ gure itxura punkiagoa da eta egia esan tendentzia hori oso gustuko dugu behar genuen. Webgune honen berdiseinua, logo berritzea eta koloreak aldatzea izan da gure lan nagusia šŸ˜‰

Plangintza berriari dagokionez, 2013an ere 6. urtez gurekin ere egon zaitezen eta guztiok batera software/hardware eta sare askeen inguruan eztabaidatu, ausnartu eta ikas dezagun hona hemen hack.in#badakigu informatika aske elkartearen urte osoko plangintza:

Urteko plangintza 3.0 RELEASE
Egin klik irudian handiago ikusteko

Ā Gurekin batera, herritik eta herriarentzat, herria teknologia askeekin askatzen egongo zaretelakoan agurtzen gara!

URTE BERRI ON eta happy hacking!

 

Leave a Reply