Herri edo uri bat gaurkotzeko xedeetariko bat da informazinoaren gizartea garatzea da. Podere publikoek gero eta gehiago erabilten dabez holako teknologiak euren eguneroko eginkizunetan eta herritarrek be erabiltea bultzatu beharko leukie alfabetizazino digitalera heldu ahal izateko.

Gaur eguneko testuinguruan hartu beharreko erabagi nagusietariko bat da, honeetarako eginkizunetarako zein software erabiliko dogun. Era orokorrean, kategoria bitan banandu daikegu software hau: edo software librea edo jaubetzazko softwarea.

Beste alde batetik, kontuan izanda Bermeoko Udalak bizi dauen egoera ekonomikoa eta aurreratzeko neurriak ez dirala norabide bakarrean joan behar, administrazinoaren arlo guztietara zuzendu baino, eragin ekonomikoa gitxituko daben ikerketak eginez burutzen diran gastu guztietan.

Espainiar estaduko gobernuak. 2007, 2010 eta 2011 urteetan Informazinoaren Gizarteari bultzada bat emotearen aldeko neurriak garatu dauz, eta horren ondorioz, administrazinoetan badago interesa arlo honetan aurrezte neurriak ezarteko.
Gizarte eta lan mailearen garapen tresna modura teknologiak barriak bulltzatzeak, ekarriko dau Bermeok besteren beharriz ez izatea informazinoaren eta datuen batze arloaren kudeaketan. Modu honetan ez gara egongo besteen menpe eta jaubetzazko softwarearen lizentzien urteroko gastua saihestuko dogu.

Horregaitik, Udalak urrats bat emon beharko leuke aurrerantz eta GNU/Linux edo horrelako sistema operatiboren bat ezarri, Windowsen modu berberean funtzionetan dauena baina kostu eta lizentzia gastu barik. Eta bere barruko kodearen programazinoan erraztasunak eskaintzen dauz administrazino bakotxaren beharrizanetara egokitzeko.

UBUNTU GNU/Linux, Debian GNU/Linux Software Librean oinarrituta dago, eta, adibidez, Extremadurako Erkidegoan ezarri zan lehenengoz hezkuntza sistemako 60.000 ordenagailuetan, eta gero Administrazinoaren hainbat sailetan, esate baterako, osasun arloan, liburutegietan eta Extremadurako Juntaren beraren administrazino sailetan be. UBUNTU proiketuaren ardatza, haren bizkarrazurrean egokitzen dirana bertsino guztiak, CANONICALek garatzen dau gaur egun, Software Librearen Garatzaileen Nazinoarteko Erkidegoa euskarri daukalarik.

Honeekaz neurriakaz bila gabilzana da zabalik dagozan estandarrak bereizten dabezan ezaugarrietaz baliatzea alternatiba guztiz erakargarria definitzeko, kudeaketarako autonomian eta segurtasun teknikoan irabazteko aukerea eskaintzen deuskulako bai herritarroi, administrazino publikoei zein enpresei.

Interesgarria da bereziki software librearen garapena Euskal Herriaren moduan estadu izango diran nazinoentzako eta batez be, Bermeo lako herrientzako, ez daukielako industria sektore guztiz garaturik arlo honetan eta neurri honegaz, konpetentzia librea erraztuko litzateke eta enpresa txiki eta ertainen zein kooperatiba eta programazino zibernetikoaren sektoreko erraldoiengandik independienteak diran alkarteen garapena.

SOFTWARE ASKEAREN ONURAK

Eskuratzeko kostu txikia. Lizentzia doan izateak aurrezte handia dakarrelako.

  • Barrikuntza teknologikoa. Erabiltzaile bakotxak bere ezagupenak eta esperientzia ekarri leikez eta danen artean, batera, erabagi softwareak noranzko bidea hartu behar dauen bere garapen eta bilakaeran. Aurrerapauso handia benetan, mundu mailako teknologian.
  • Hornitzaileagazko independentzia. Iturburu kodea eukirik, hornitzaileagazko independentzia bermatzen da. Holan, enpresa edo norbanako bakotxak laguntzen jarraitu daike softwarearen garapenean eta zerbitzuetan.
  • Azterketa publikoa. Errakuntzak azkarrago eta eraginkorrago zuzentzeko eta produktua hobetzeko erabiltzaileak berak, erabilerean bertan.
  • Softwarearen egokitzapena. Behar berezi bat burutzeko software personalizadua behar daben enpresa edo industria zehatzentzat erabilpen handiko berezitasuna dogu hau. Ganera, software libreagaz egin leike gastuak asko murriztuta.
  • Itzulpena. Softwarea hizkuntza baten sortu eta merkaturatu arren, librea izateak erraztu egiten dau neurri handian itzultzea eta aurkitzea munduko edozein aldeko erabiltzaileak onura honeetaz baliatzeko.
  • Segurtasuna. Software librea Windows baino askoz be seguruagoa da birusen eta hackerren erasoetatik; interfazea eta aplikazinoen izenak Windowskoen guztiz antzekoak diran arren, erabilerea barriz, “intuizino handikoa da”.
  • Aholkularitzea. Informazino eta Komunikazino Teknologiak IKTeko Aplikazino mailako Zentro Nazionalaren aholkularitzea izango dau, administrazinoetan moeta honetako aplikazinoak ezarteko laguntza, lankidetza, finantzazinoa eta aholkularitzea eskaitzen dauena, hain zuzen be.

Guzti hau kontuan izanda, hack.in#badakigu alkarteak Udalareko Osoko bilkureari honako eskaintzen deutso:

  1. “Bermeo 2.0” Plangintzea egitea. Bertan, lantalde batek 3 hilabetetan txostena egingo leuke Software librera udal honek erabilitako jaubetzazko softwarearen migrazinoak eskainiko deutsozan onura ekonomiko, informatiko eta kudeaketarakoen barrj emonez.
  2. Europar Batasunak diru-laguntzak emonda proiektua finantzatu ahal izateko ikerketak egitea, lanaren memoriatik hasita, martxan ezarri arte.
  3. Sistema batetik berako migrazinoa martxan daukien erakunde autonomo edo espainarrakaz konsultau , baita gurea, hack.in#badakigu lako software librearen alde dagozan irabazteko asmo bako erakundeakaz.

Udalaren beharrizanetarako txosten egokia onartuko balitz:

  1. Jaubetzazko sofwarean oinarritutako gaur eguneko udal dokumentuak formatu edegietara egokitzea, orria bera be egokituz (ikurrak, tipografiak,…) baita software librea erabili udalaren web orri guztietan.
  2. Euskal Herrian erreferentea izango dan Software Librearen Zentro baten sorrerea bultzatzea, gure udalak garatutako esperientzia oinarri izango dauelarik. Bermeon kokatuko litzateke eta gure herriko langabetuei prestakuntzea emotea izango leuke helburu.
  3. Software Librea bultzatzea eta instalatzearen alde dagozan Alkarte, Erakunde eta Enpresei euspena emotea.
  4. Administrazino honetako informatika sailak egindako software garapenak software librearen GPL Lizentziagaz argitaratuak izateko baimena emotea eta edozeinentzat eskuragai egon daitezala.
  5. Beharrezkoak diran ekintzak burutzea eta prestakuntza plan bat ezartea sistema barrira arin baten egokitzeko eta haren etekinik handiena izateko.

BERMEOKO HACK.IN#BADAKIGU INFORMATIKA ASKE ELKARTEA
BERMEON, 2013ko URTARRILA

Categories: Aktibismoa, Proiektuak

One Response so far.

  1. […] Seguru gaude hau irakurri baduzu gure azken berriaren inguruan informaturik egongo zarela: Software Librearen aldeko Bermeoko Hack.in#badakigu alkarteak Bermeoko Udalari aurkeztuko deutson mo… […]

Leave a Reply