Aspaldi zen lan hau esku artean genuela eta gaur bertan posta zerrenden zerbitzua berrezarri dugula jakinarazi nahi dizuegu. Asko izan zarete gure zerbitzarietan zuon gaztetxe, elkarte, auzo lantalde…, guztien posta zerrendakĀ  izan dituzuenak.

Badakizue sei hilabete luze direla migraketa lanetan hasi ginela eta zerbitzu hau bertan behera utzi behar izan genuela.

Deialdi ofizial honekin nahi duzuen guztiok zuon zerrendak berrezarri dezakezue, beti bezala komunitatetik eta komunitatearentzat kudeatzen den zerbitzari propio batean, gurean. Zerbitzari horretara guk bakarrik dugu sarrera eta badakizue zuon emailak ikusten ibiltzea baino zer egin garrantzitsu eta interesgarriagoak ditugula, beraz, betiko moduan, oso lasai egin dezakezue lan gurean.

Orain arte doako zerbitzua izan bada ere, badakizue baita prezio minimo bat ezarri diegula gure zerbitzu guztiei, elkartekide kuota bat, kuota horrekin gaur arte gure gain hartzen genituen gastu guztiak denon artean komunean ordaintzen hasiko gara beraz, posta zerrenda edo beste zerbitzu bat behar izatekotan badakizue, gurekin harremanetan jarri. Prezio oso merkea da, baina gastuak ordaintzen lagunduko gaitu. Eta noski, urte amaieran gastu guztien zerrenda bidaliko eta denon artean aprobatuko ditugu šŸ˜‰

Etorri askatasunerantz!

Categories: Aktibismoa, Azken berriak

Leave a Reply