Zuotarik askok jakingo duzuen moduan joan de astean The Pirate Bay; Away From Keyboard dokumentala estreinatu zen sarean. Dokumental horretan The Pirate Bay deskargen guneko historia eta epaiketa nola suertatu zen aztertzen da. Bertan Peter Sunde, Fredrik Neij eta Gottfrid Svartholm interneteko aktibisten historia ere kontatzen zaigu, benetan interesgarria eta aztertzekoa den abentura.

Aste honetan dokumental hori Bermeon ikusteko aukera izango dugu eta horren ostean sarearen neutraltasunaren inguruko eztabaida txiki bat sustatuko dugu, bigarren hau garagardo artean izango delarik:

  • LEKUA: Bermeoko Kultur Etxeko 2.4 Gela
  • ORDUA: Arratsaldeko 19.00etan
  • EGUNA: Otsailak 14 (Eguena)
  • ANTOLATZAILEAK: Hack.in#badakigu informatika elkartea

Sarrera guztiz doakoa izateaz gain librea ere bada, beraz animatu eta esaiozu zure koadrilako lagunei dokumental interesgarri hau ikusten etortzeko.

Zure zain egongo gara!

Leave a Reply