Archive for otsaila, 2013

Gaur, hack.in#badakigu informatika elkartea Bermeoko Udal Gobernuarekin bildu gara, software librearen aldeko ponentzia aurkezteko. Udalak ponentziaren alde duen prestutasuna azaldu digu eta 2007. urtetik orain arte software librerantz emaniko pausuak ere azaldu dizkigu barne-txosten batean. Modu positiboan baloratu dugu orain arte Bermeoko Udalak software librea erabiliz egin duen guztia. Software librea ezagutzen dutela erakutsi digute,   Read More …

Categories: Azken berriak

Zuotarik askok jakingo duzuen moduan joan de astean The Pirate Bay; Away From Keyboard dokumentala estreinatu zen sarean. Dokumental horretan The Pirate Bay deskargen guneko historia eta epaiketa nola suertatu zen aztertzen da. Bertan Peter Sunde, Fredrik Neij eta Gottfrid Svartholm interneteko aktibisten historia ere kontatzen zaigu, benetan interesgarria eta aztertzekoa den abentura. Aste honetan   Read More …

Aspaldi zen lan hau esku artean genuela eta gaur bertan posta zerrenden zerbitzua berrezarri dugula jakinarazi nahi dizuegu. Asko izan zarete gure zerbitzarietan zuon gaztetxe, elkarte, auzo lantalde…, guztien posta zerrendak┬á izan dituzuenak. Badakizue sei hilabete luze direla migraketa lanetan hasi ginela eta zerbitzu hau bertan behera utzi behar izan genuela. Deialdi ofizial honekin nahi   Read More …

Categories: Aktibismoa, Azken berriak