Zapatuan izango da, goizeko 10etan hasita, bertan segurtasun digitalaren inguruan arituko gara gerturatzen diren aktibista gazte eta ez hain gazte guztiekin. Erraminta digitalak modu seguru baten erabiltzen ikasiko dugu eta era berean gure buruaren ahalduntze kolektiboa bultzatzeko aukera digital desberdinak aurkeztu eta eztabaidatuko ditugu.

Gaur egun sistemaren aurka borrokan ibiltzen garen ehunka lagun ordenagailuak erabiltzen ditugu, baina seguru dago gure informazioa disko gogorretan? Seguru gaude ezabatu dugun fitxategia ondo ezabatu dugula? Seguru ibili gaitezke gure posta elektronikoa inor irakurtzen duen jakin barik? Tailer honetan, besteak beste, gure bizi digitala zifratzen ikasiko dugu, disko gogorrak, pendriveak, posta elektronikoa…

GPG, Truecrypt, secure-delete…, erreminta guzti hauek eta beste batzuk aurkeztuko ditugu. Segurtasunaren garrantziaz jabetzeko esparrua izango da, animatu eta parte hartu.

Publikatzen dugun material guztia copyleft lizentzia izango du gero beste esparru eta foro batzuetan erabili ahal izateko.

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak

Leave a Reply