Hilabete atzeratu gara, baina herriak eta udalak izaten ohi dituen dinamikak direla medio, egia esan, ez genuen mozioaren eztabaida aurrekontuen eztabaidarekin batera egin nahi, baina gure plangintza atzeratzen ari zenez, Maiatzean sartzeko aukera ikusi eta horrela egin dugu. Askok jakingo duzuen moduan, mozioa erregistratu aurretik, udala osatzen duten talde politiko guztiekin eztabaidatu nahi genuen mozioaren edukia, ahalik eta adostasun handienak lortzeko. Udal gobernuan dagoen taldeak, Bilduk, gurekin bilera egiteko prestutatuna erakutsi du, gaia seriotasunez jorratuz. Eurekin egindako bileretan mozioaren aldeko apustua egitea aurreikusten zuten, ea ze moduz doan osoko bilkura eta zein den bozka.

Bestalde, oposizioarekin, EAJ-PNV taldearekin biltzeko behar bezalako komunikazio bideak erabili izan arren, 4 e-mail, 3 dei udaletxera eta Twitter, ez dugu inolako erantzunik jaso. Gure balorazioa ez da oso positiboa, herri mugimendutik, guztiona den udalari hobekuntzarako laguntza eta aholkularitza emateko prestutasuna aurkezten duen talde bati ateak itxi dizkiotela uste bait dugu. Halere, osoko bilkura ospatu aurretik haiekin egoteko gure esku dagoen guztia egiten jarraituko dugu.

Informazio zuzena eta egunekoa jaso nahi izatekotan badakizue, Twitter bitartez @hackinbadakigu erabiltzailea jarraitzen baduzue gure berri izango duzue.

Categories: Aktibismoa, Azken berriak

Leave a Reply