Greba Orokorrari buruzko informazio gune alternatiboa da.

  • Hau pikete informatibo bat da.
  • Greba Orokorra .info egin genuen aurreko urteetan, eta GO erreportariak kalera atera ginen, grebari buruz informatzera.
  • Telebista herritar bat muntatu genuen, hizkuntza ezberdinetan emititu zuena, Internetetik mundura.
  • Kalean argazkiak atera, bideoak grabatu, iritziak zabaldu genituen
  • Informazioa, salaketa, kontrainformazioa, pikete informatiboa…

Hau gune ireki bat da, eta zuk ere parte hartu dezakezu.

Nola part hartu!

Webgune hau erabiliz

Formulario honen bitartez zure herri edo auzoetako ekimenez abisatu dezakezu, lau kategoria ireki ditugu. Zalantzak izatekotan jarraitu bideo hau:

  • Greba orokorreko bideoak: Kalean gertatzen dena bideoen bitartez komunikatzeko (erabili YOUTUBE) eta hemen estekatzeko.
  • Greba orokorreko argazkiak: Bi aukera dituzu, interneteko edozein txokotara igo eta gero zure berrian estekatu edo argazkia zure mugikorretik zuzenean hona igo.
  • Piketeen kontrako karga polizialak: Zerbait gertatu da eta komunikatu behar duzu? Indarkeria poliziala jasan duzue? Igo hona zure berri eta bideo edo argazkiak!
  • Egiaztatutako deialdiak: GO mahai informatibo bat egongo da, Euskal Herriko gune desberdinetako aktibistok osatuko duguna. Kategori honetan guk onartutako berriak joango dira.
  • Greba orokorreko deialdiak: Txoko honetan zure herri edo auzoko deialdiak publikatzeko aukera izango duzu.

Kalean nago!!!

Kaletik zure smarthphonearekin

Android edo Iphone sistema eragilea duen terminal bat daukazu? Kaletik zuzenean erreportatu dezakezu, argazkiak edo bideoak bidaliz aplikazio hauek erabiliz:

ANDROID | IPHONE

Konfigurazio parametroak hurrengoak dira:

  • Enter name: Greba orokorra
  • Enter description: Greba orokorreko herri komunikazio plataforma
  • Enter URL: http://greba.hackinbadakigu.net/

Lizentzia

Informazio librea, langileen, langabetuen, emakumeen, gazteen, ikasleen alde…. zu ere greba orokorra lantzen eta zabaltzen.

Plataforma honetara igotzen den material guztia CREATIVE COMMONS BY-SA 3.0 lizentzia izango du.

Leave a Reply