Iazko ud4kampean esan bezala, aurten, honen ordez, Summer Camp Garrotxa ospatzen da Herrialde katalanetan. Gironan dagoen La Garrotxa eskualdean ospatuko da, Sant Joan les Fonts herrian, uztailaren 12, 13 eta 14ean. Gauez eginiko eta maila goreneko jarduerez, naturaz, primerako sukaldaritzaz eta jostatzeko gogoz beteriko topagunea da. Aurtengoan, besteak beste, hackerismo, komunikazio eredu, PLN, informatika seguru, vim, CFEngine eta ACS Panelaz arituko gara. Animatu eta zatoz gurekin!

Informazio gehiago udakamp.hackinbadakigu.net eta summercamp.cat webguneetan.

Ud4kamp 2012 jardunaldietan jolasean

Categories: Jardunaldiak

Leave a Reply