topahack_karratuaTopahack

Kurtso guztian zehar hacklab eta gainontzeko ikastaroetan ikasi dugun guztia elkartrukatzeko hacklaben eta inguruko sateliteen arteko topaketatxo bat antolatzea otu zaigu, petit komite. Proiektu ezberdinak daude proposatuta eta bakoitza bere interes berdinak dituen pertsonekin elkartzea da ideia.

Noiz? Noiz?

Ostiralean bazkari batekin hasiko gera eta igandean beste bazkari batekin bukatuko dugu. 2013-07-19 14:00:132013-07-21 14:00:13.

Iruneko La Kaxita gaztetxean (OSM).

Zer?

Dagoeneko proiektu ezberdinak planteatu diren arren, zerrenda guztiz irekia dago, beraz proposamenik baduzu, bota lasai!

Dagoeneko aurkeztutako proiektuak:

  • Pankarten inprimagailua
  • Jaialdien prestaketa (audioa, bideoa, argiak, etab.)
  • Bideo edizioa blenderrekin
  • Guifi.net-eko supernodoen konfiguraketa
  • Enekenbat.cc webgunearen euskararatzea
  • Arduinoren inguruan hainbat kontu

Nola? Informazio guztia #topahack jardunaldiko webgunean duzue eskuragai!

Leave a Reply