Kaixo lagunok,

Hastear dugun urte berri honekin batera gure lehen tailerraren berri eman nahi dizuegu; #cryptojaia.

b&b_0.2_kartela

Urtarrilaren 4ean Gernikako ASTRAn burutuko dugun tailer honetan kriptografia izango dugu ardatz, gauza oso teknikoetan sartu behar izanik gabe (ez zara matematikaria izan behar han azalduko duguna ulertzeko), gure herrian bizi diren aktibista/hacktibista guztientzako jardunaldi libre eta doakoa izango da.

Goizeko 10etan hasiko gara eta 4 orduko tailerra burutu ostean bazkaria eta arratsaldeko HARDTRUKE azokan ere parte hartu ahal izango duzue, tailerraren edukia hurrengoa izango da;

  • Segurtasun digitalak zer suposatzen duen hausnartuko dugu
  • Datuen zifraketa; pendriveak eta disko gogorrak
  • Nabigazio anonimoa
  • Berehalako mezularitza anonimo eta zifratua
  • Email zifraketa
  • Telefono mugikorrak; deiak / SMSak, doako berehalako mezularitza zifratua…

Data, esan bezala, urtarrilaren 4a izango da eta ordua, goizeko 10ak, ASTRAko behe solairuan. Ez esan gero abisatu ez genuenik šŸ˜‰

EMAN IZENA

ā€œAmildegia begiratzen duzunean, amildegiak ere zu begiratzen zaituā€
Friedrich Nietzsche

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak

Leave a Reply