1509117_10202547515756615_1867515519_nTantaz tanta itsaso garen moduan, Interneten ere bitez bit sarea izango gara. Teknologia berriak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatuz euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko manifestazioak kalean duen oihartzun berdina sarean ere izan behar du. Nazioarteko elkarteek, gobernuek, pertsonek etab. gure aldarrikapenen berri izan behar dute.

Horretarako sortu da Tantaz Tanta Android aplikazioa. Aplikazio honen bitartez urtarrilaren 11an Bilbon gertatzen denaren berri emateko aukera eskaintzen zaigu. Bi ardatz nagusik osatzen duten plataforma herrikoi eta aske hau:

  1. Webgunea bera; webgunean (http://zuzenean.tantaztanta.info/) momentu oro Bilboko kaleetan zehar gertatzen denaren berri izateko aukera ematen du. Webgunean mapa bat aurkituko duzue eta mapa horretan bertan tanta desberdinak agertzen joango dira, tanta hauetariko bakoitza mezu bat izango da; argazki bat, bideo bat, txioak, elkartasun mezu bat… horrela tanta guztiek elkarren berri izateko aukera izango dugu. Ez hori bakarrik, Twitter sare sozialean traola berezi batek (#ItsasoaGara) izango dituen mezu guztiak batzen ditu.
  2. Android aplikazioa; Android sistema eragilea erabiltzen duen edozein telefono mugikor eta tabletak kalean zer gertatzen denaren berri izateaz gain berriak emateko aukera ere izango du. Aplikazio hau instalatuz webgune nagusira edozein mezu bidaltzeko aukera izango dugu; manifestazio jendetsua dela esateko, argazki bat bidaltzeko, elkartasun mezu bat usteko, Arenaleko jardunaldien berri emateko… horrela kalean gauden guztiok ere berriak momentuan jasotzeko aukera izango dugu.

Herria, hau da, gu indibidual eta kolektiboak, ahalduntzeko tresnak eraiki behar ditugu, eta praktikan jarri, horretara etorri da hain zehazki tantaz tanta aplikazioa!

Euskal preso eta iheslari politikoen alde, astindu sarea eta kalea!
Bitez bit sarea izango gara!

Leave a Reply