Hack.in#badakigu informatika elkarteak Aitor Urresti lagunarekin batera eguzki energia ondo ezagutzeko tailer praktikoa antolatu dugu. Bertan energi berriztagarrien inguruko hausnarketa egiteaz gain hauek modu praktikoan nola erabili ditzakegun aztertzeko balioko digu. Ekintza eta kasu praktikoen bitartez eguzkiaren energia erabiltzen ikasiko dugu. Metodologia parte hartzailea erabiliko dugu beraz, ez dago ikasle ezta irakaslerik, parte hartzaileak baizik. Egia da Aitorrek gidatuko duela tailerra baina ez ditu maisu lanak egingo. Guztion artean ikasi eta esploratuko dugu laborategi dinamikako bi eguneko tailer baten.

hackingbadakigu_kartela

  • Prezioa: DOAKOA!!! Kostu bakarra proiektu praktikoa egiteko materiala erostea izango da, guztion artean ordainduko dugu 🙂
  • Data: Maiatzaren 10 eta 24a
  • Ordua: 10.00etatik 14.00etara (egun bietan)
  • Lekua: Bermeoko CEPA (Eskola publikoa)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Apuntatzeko bidali korreo bat harremana [abildua] hackinbadakigu [puntu] net e-mail helbidera edo erabili harreman formularioa
  • Tailer honek izaera publikoa du, eta beraz, herritar guztiei zuzenduta dago

Categories: Azken berriak

Leave a Reply