Orain sei hilabete Nivel 29 enpresak Madrileko Malasaña auzoan dagoen Patio Maravillas eraikin okupatu eta autogestionatua erosi zuen eta orain bere desalojoa eskatzen ari da. Nivel 29 enpresak demanda penala jarri du espazio honetako bizilagunen kontra. Patio Maravillasek lau urte ta erdi baino gehiago daramatza Malasañako auzokideen kultugune bezala lanean: Kultur ekimenak sustatzen, kontzertuak antolatzen, sozioekonomiaz hausnartzen, giza eskubideen inguruan lan egiten, etorkinei zuzenbidea irakasten, teknologia askeak ikertzen eta hedatzen, dantza saioak egiten, jakintza partekatzen, kolektibo sozialei espazioak eskeintzen, eta abar luze bat.

Hack.in#badakigu informatika elkartetik besarkada solidario sakonena Patio Maravillaseko lagun guztiei. Gure elkartasun osoa Malasañarekin. Herritar guztiak gonbidatuta daude urriaren 25ean bertaratzera, Patio Maravillas eta gure eskubideak defendatzeko. Patiotik ez dira pasako!

AlertaPatio kanpainaren bannerra

Categories: Aktibismoa

Leave a Reply