Archive for the ‘Aktibismoa’ Category

Hack.in#badakigu informatika elkarte askeak hamar urte bete dituen honetan zerbait berezia egin nahi dugu teknologia berriak, software librea eta euskara uztartzeko asmoz. Horretarako, eta urte guztian zehar burutuko diren beste ekintza batzuen artean, EUSKARAREN GINKANA [beta] esku artean duzun hau, prestatu dugu. EUSKARAREN GINKANA [beta] joko hau entretenigarri bezain didaktiko eta erraza da, edonork parte-hartzeko modukoa.   Read More …

Kaixo lagunok, aspaldi daramagu hemen ezer idatzi gabe. Gaurkoan Hala Bedi irrati libreak antolatu dituen “izan media: herri komunikazio tailerrak” tailerren berri eman nahi dizuegu, bereziki elkarte honek software librearekin jorratuko duen segurtasun digitalaren hastapena tailerra. Maiatzaren 7an izango da, Gasteizen eta informazio gehiago eskuratu nahi baduzue hemen doakizue kartela. Animatu eta parte hartu.

Categories: Aktibismoa

Tor proiektua euskaraz ezagutzeko aukera duzue gaurtik aurrera, aste honetan bertan “Tor animation” bideoa itzuli eta sarean publikatu baitugu. Tor proiektuko garatzaileekin berba egin eta gero azpitituluak euskaraz jaisteko aukera eman dute haien blogean. Bide batez Youtube-ra ere igo dugu eta modu horretan bideo hau azpitituluekin zuzenean zure blog edo webgunean jarri nahi izatekotan aukera   Read More …

Categories: Aktibismoa, Proiektuak

Orain sei hilabete Nivel 29 enpresak Madrileko Malasaña auzoan dagoen Patio Maravillas eraikin okupatu eta autogestionatua erosi zuen eta orain bere desalojoa eskatzen ari da. Nivel 29 enpresak demanda penala jarri du espazio honetako bizilagunen kontra. Patio Maravillasek lau urte ta erdi baino gehiago daramatza Malasañako auzokideen kultugune bezala lanean: Kultur ekimenak sustatzen, kontzertuak antolatzen,   Read More …

Categories: Aktibismoa

Gure elkarteko kideok ere hilabete honetan Fracking-aren kontra egindako hitzaldi eta jardunaldietan parte hartu dugu, modu berean moziaren alde sinatu genuen udaletxera aurkeztuko orduan. Atzo bertan jakinarazi ziguten guztion artean Bermeo Fracking gabeko udalerri izendatzea lortu genuela. Beraz, hemendik gure zorionik beroena lan honetan parte hartu duzuen pertsona guztioi!

Categories: Aktibismoa

Tantaz tanta itsaso garen moduan, Interneten ere bitez bit sarea izango gara. Teknologia berriak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatuz euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko manifestazioak kalean duen oihartzun berdina sarean ere izan behar du. Nazioarteko elkarteek, gobernuek, pertsonek etab. gure aldarrikapenen berri izan behar dute. Horretarako sortu da Tantaz Tanta Android aplikazioa. Aplikazio   Read More …

Kaixo lagunok, Hastear dugun urte berri honekin batera gure lehen tailerraren berri eman nahi dizuegu; #cryptojaia. Urtarrilaren 4ean Gernikako ASTRAn burutuko dugun tailer honetan kriptografia izango dugu ardatz, gauza oso teknikoetan sartu behar izanik gabe (ez zara matematikaria izan behar han azalduko duguna ulertzeko), gure herrian bizi diren aktibista/hacktibista guztientzako jardunaldi libre eta doakoa izango   Read More …

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak

Aurten, urtero gertatzen den moduan hackmeeting-a burutuko dugu, hau Euskal Herrian kokatzen da fisikoki urte honetan, Sestaoko gaztetxean izango da, datorren asteburua, Azaroaren 1, 2 eta 3. Bertan teknologia berrien eta hauen inplikazio sozialen inguruan arituko gara. Esparru industrial baina guretzako naturala den esparru komun baten burutuko da, teknologiaren nondik norakoak eztabaidatzeaz gaien garagardo pare   Read More …

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak