Archive for the ‘Azken berriak’ Category

Hack.in#badakigu informatika elkarte askeak hamar urte bete dituen honetan zerbait berezia egin nahi dugu teknologia berriak, software librea eta euskara uztartzeko asmoz. Horretarako, eta urte guztian zehar burutuko diren beste ekintza batzuen artean, EUSKARAREN GINKANA [beta] esku artean duzun hau, prestatu dugu. EUSKARAREN GINKANA [beta] joko hau entretenigarri bezain didaktiko eta erraza da, edonork parte-hartzeko modukoa.   Read More …

Hack.in#badakigu informatika elkarteak Aitor Urresti lagunarekin batera eguzki energia ondo ezagutzeko tailer praktikoa antolatu dugu. Bertan energi berriztagarrien inguruko hausnarketa egiteaz gain hauek modu praktikoan nola erabili ditzakegun aztertzeko balioko digu. Ekintza eta kasu praktikoen bitartez eguzkiaren energia erabiltzen ikasiko dugu. Metodologia parte hartzailea erabiliko dugu beraz, ez dago ikasle ezta irakaslerik, parte hartzaileak baizik.   Read More …

Categories: Azken berriak

Tantaz tanta itsaso garen moduan, Interneten ere bitez bit sarea izango gara. Teknologia berriak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatuz euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko manifestazioak kalean duen oihartzun berdina sarean ere izan behar du. Nazioarteko elkarteek, gobernuek, pertsonek etab. gure aldarrikapenen berri izan behar dute. Horretarako sortu da Tantaz Tanta Android aplikazioa. Aplikazio   Read More …

Topahack Kurtso guztian zehar hacklab eta gainontzeko ikastaroetan ikasi dugun guztia elkartrukatzeko hacklaben eta inguruko sateliteen arteko topaketatxo bat antolatzea otu zaigu, petit komite. Proiektu ezberdinak daude proposatuta eta bakoitza bere interes berdinak dituen pertsonekin elkartzea da ideia. Noiz? Noiz? Ostiralean bazkari batekin hasiko gera eta igandean beste bazkari batekin bukatuko dugu. 2013-07-19 14:00:13 —   Read More …

Gaur elkarteko Dabid Martinez lagunak EiTBko Mezularia irrati saioan parte hartu du, bertan espioitza digitalaren inguruan berba egiten aritu gara NSA eta FBIaren PRISM espioitza sistemaren berriaren harira. Esteka gehigarri batzuk sartu nahi izan ditugu norbaitek informazio gehigarria beharko balu: Ez da gauza berri bat; informazioa boterea da Aztertu ditugun espioitza sistemak: ECHELON ENFOPOL SITEL   Read More …

Greba Orokorrari buruzko informazio gune alternatiboa da. Hau pikete informatibo bat da. Greba Orokorra .info egin genuen aurreko urteetan, eta GO erreportariak kalera atera ginen, grebari buruz informatzera. Telebista herritar bat muntatu genuen, hizkuntza ezberdinetan emititu zuena, Internetetik mundura. Kalean argazkiak atera, bideoak grabatu, iritziak zabaldu genituen Informazioa, salaketa, kontrainformazioa, pikete informatiboa… Hau gune ireki   Read More …

Hilabete atzeratu gara, baina herriak eta udalak izaten ohi dituen dinamikak direla medio, egia esan, ez genuen mozioaren eztabaida aurrekontuen eztabaidarekin batera egin nahi, baina gure plangintza atzeratzen ari zenez, Maiatzean sartzeko aukera ikusi eta horrela egin dugu. Askok jakingo duzuen moduan, mozioa erregistratu aurretik, udala osatzen duten talde politiko guztiekin eztabaidatu nahi genuen mozioaren   Read More …

Categories: Aktibismoa, Azken berriak

Gaur, hack.in#badakigu informatika elkartea Bermeoko Udal Gobernuarekin bildu gara, software librearen aldeko ponentzia aurkezteko. Udalak ponentziaren alde duen prestutasuna azaldu digu eta 2007. urtetik orain arte software librerantz emaniko pausuak ere azaldu dizkigu barne-txosten batean. Modu positiboan baloratu dugu orain arte Bermeoko Udalak software librea erabiliz egin duen guztia. Software librea ezagutzen dutela erakutsi digute,   Read More …

Categories: Azken berriak