Hack.in#badakiguherritik herriarentzat sortu den informatika elkartea da, Informatika bere osotasunean ulertzen duena eta honen inguruan lanean ari diren norbanako, kolektibo, eragile sozial eta politiko, administrazio publiko eta beste hainbeste subjektuek duten eraginaz jabetzen dena. Elkartean politika asanblearioa jarraitzen dugu, kide guztien aportazioak era berdintsuan kontutan hartuz eta baloratuz, talde barruan partehartzailetasuna sustatuz. Ez da sekula jarrera homofobo, sexista, arrazista edo ta beste motatako jarrera atzerakoirik onartuko, hau oinarrizko printzipioetariko bat izanik.

  • Teknikaren sozializazioa: Informatika izatez, teknika hutsa da. Kasu askotan jendearen eskuetara heltzen ez den edo ta heltzekozailtasunak dituen teknika. Gure helburuetariko bat teknika hau herriari zabaltzea da, bide berean herriaren teknikarengandik ikasteko duguna ikasiz. Modu honetan ezagutzen elkarbanatzea lortzen dugu.
  • Software askearen hedapena: Software askea softwarearen izaera naturala da, nahiz eta gaur egungo jendarte honetan software jabeduna normaltzat jotzen dugun. Software askeak erabilpen asktasun handia ematen digu, eta herriarengandik hurbilago dago. Teknikaren sozializaziorako bideetariko bat da software askea.
  • Sarearen neutraltasuna: Sare neutrala, komunikazio sareetan zehar dabilen informazioarengan murrizketarik ez duen sarea da, eta gure helburuetako bat neutraltasun hau mantentzea da. Sarearen neutraltasunaren kontrako ekintzarik aipagarrienak gaur egun P2P programen bidezko datuen elkarbanatzearean kontrako kanpainak dira. Teknika sozializatu nahi badugu sarea neutrala izan behar da.
  • Irakaskuntza: Irakaskuntza beti ikusi izan da modu berdinean. Ikasleek baino ezagutza handiagoa duten irakasleek beharrezko gaiak irakasten diete ikasleei, eta hauek, ezagutza hauek datozen heinean irentsi. Gure helburuetariko bat, irakaskuntza eredu honekin apurtu eta formula berri batekin jarraitzea da.
    • Irakaskuntza kolektiboa: Irakaslea bere aldaretik jeitsi partehartzaile bilakatuz, honela ikasle guztien aportazio eta zuzenketak modu naturalean barneratuz.
    • Autoirakaskuntza: Gai konkretu bati buruzko autoikaskuntza sustatu. Irakaskuntza ez dagoelako beti ikasgelen barruan.
    • Autoirakaskuntza kolektiboa: Gai bati buruzko ezagupenak izan nahi ditugunean, lankide guztiak has gaitezke gai horri buruz ikertzen. Honela, guztion artean antolatutako ikastaro/tailer batean ikasitakoa elkarbana dezakegu.
  • Jakintza askea: Jakintza askea edo informazioaren zirkulazio askea beti egon izan da jendartearen istorian zehar. Jakintza geureganatu, hauetaz baliatu eta besteei zabaltzen dizkiegu. Jakintza oro guztiona da eta guztiok izan behar dugu jakintza hau geureganatzeko aukera. Gaur egun patente eta jabetza intelektualak trabak jartzen dizkie jakintza askeari, hau geureganatzea zailago bilakatuz. Jakintza askearengan sinisten dugu, eta honen alde erabil genitzaken tresnetariko batzuk software lizentzia askeak eta copyleft lizentziak dira. Zer gertatuko zen Alexander Fleming-ek penizilinari buruz zituen ezagutzak berekin hilobira eraman balitu?
  • Euskara: Urteak pasa ahala, euskeraren egoera informatika munduan hobetzen ari da. Informatika euskaraz ikasteko aukera dago, programa ugari (gehienbat askeak) daude euskaratuta, etab. Hala ere oraindik lan gogorra dago egiteko alor honetan. Orokorrean jendea ez da oso eroso sentitzen informatika euskaraz erabili edo honi buruz euskaraz hitzegitean, gutxi dira informatika euskaraz erabiltzen duten eskola eta enpresak… Informatika munduan euskararen normalizazioa lortzearen alde gabiltza lanean.