Hilabete atzeratu gara, baina herriak eta udalak izaten ohi dituen dinamikak direla medio, egia esan, ez genuen mozioaren eztabaida aurrekontuen eztabaidarekin batera egin nahi, baina gure plangintza atzeratzen ari zenez, Maiatzean sartzeko aukera ikusi eta horrela egin dugu. Askok jakingo duzuen moduan, mozioa erregistratu aurretik, udala osatzen duten talde politiko guztiekin eztabaidatu nahi genuen mozioaren   Read More …

Zapatuan izango da, goizeko 10etan hasita, bertan segurtasun digitalaren inguruan arituko gara gerturatzen diren aktibista gazte eta ez hain gazte guztiekin. Erraminta digitalak modu seguru baten erabiltzen ikasiko dugu eta era berean gure buruaren ahalduntze kolektiboa bultzatzeko aukera digital desberdinak aurkeztu eta eztabaidatuko ditugu. Gaur egun sistemaren aurka borrokan ibiltzen garen ehunka lagun ordenagailuak erabiltzen   Read More …

Gaur, hack.in#badakigu informatika elkartea Bermeoko Udal Gobernuarekin bildu gara, software librearen aldeko ponentzia aurkezteko. Udalak ponentziaren alde duen prestutasuna azaldu digu eta 2007. urtetik orain arte software librerantz emaniko pausuak ere azaldu dizkigu barne-txosten batean. Modu positiboan baloratu dugu orain arte Bermeoko Udalak software librea erabiliz egin duen guztia. Software librea ezagutzen dutela erakutsi digute,   Read More …

Zuotarik askok jakingo duzuen moduan joan de astean The Pirate Bay; Away From Keyboard dokumentala estreinatu zen sarean. Dokumental horretan The Pirate Bay deskargen guneko historia eta epaiketa nola suertatu zen aztertzen da. Bertan Peter Sunde, Fredrik Neij eta Gottfrid Svartholm interneteko aktibisten historia ere kontatzen zaigu, benetan interesgarria eta aztertzekoa den abentura. Aste honetan   Read More …

Aspaldi zen lan hau esku artean genuela eta gaur bertan posta zerrenden zerbitzua berrezarri dugula jakinarazi nahi dizuegu. Asko izan zarete gure zerbitzarietan zuon gaztetxe, elkarte, auzo lantalde…, guztien posta zerrendak  izan dituzuenak. Badakizue sei hilabete luze direla migraketa lanetan hasi ginela eta zerbitzu hau bertan behera utzi behar izan genuela. Deialdi ofizial honekin nahi   Read More …

Jatorria: http://busturialdea.hitza.info/2013/01/16/hack-inbadakiguk-software-askearen-alde-lan-egitea-eskatuko-dio-bermeoko-udalari/ Medioa: Busturialdeko Hitza Data: 2013/01/16 Hack.In#Badakigu elkarteak  software askearen alde lan egiteko eskaera egingo dio Bermeoko Udalari mozio baten bitartez. Halanda be, mozioa aurkeztu aurretik software librearen kontzeptua gizarteratu gura dutela adierazi du Dabid Martinez elkarteko kideak. Gainera, herritarrek mozioari ekarpenak egiteko aukera be badutela azaldu du. «Bizi dugun krisi garaian, dirua aurreztea   Read More …

Herri edo uri bat gaurkotzeko xedeetariko bat da informazinoaren gizartea garatzea da. Podere publikoek gero eta gehiago erabilten dabez holako teknologiak euren eguneroko eginkizunetan eta herritarrek be erabiltea bultzatu beharko leukie alfabetizazino digitalera heldu ahal izateko. Gaur eguneko testuinguruan hartu beharreko erabagi nagusietariko bat da, honeetarako eginkizunetarako zein software erabiliko dogun. Era orokorrean, kategoria bitan   Read More …

Urtero moduan Bermeon, Abenduaren 31an euskal preso eta iheslarien aldeko manifestazioa burutuko dugu, hack.in#badakigu ere han egongo da. Urtero moduan hitzaldia streaming bitartez emititua izango da, hemen ikusteko aukera ere izango duzuelarik.