Software librea (ingelesez, free software), eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da. Internet bidez doan edo beste medio batzuetan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke.

Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:

  1. helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea.
  2. aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
  3. kopiatu ahal izatea.
  4. hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.

Ezin dira nahastu, hala ere, software librea eta jabetza publikoko softwarea. Azken honek ez du lizentzia beharrik eta guztiona dela esan daiteke.

Jaitsi mozioa PDF formatuan (eu_EH)

Jaitsi mozioa PDF formatuan (es_ES)

Jaitsi mozioa ODT formatuan (es_ES)

Jaitsi mozioa ODT formatuan (eu_EH)Kan

 

 

 

 

Proiektuaren koordinaziorako wikia eta material gehigarria hemen.

 

Kanpaina honen hurrengo pausuak:

  1. Gaurtik hasita eta otsailaren 14arte mozioari ekarpenak egiteko epea zabalik egongo da, beheko formularioa erabiliz egin dezakezue.
  2. Otsailaren 16an asanblada bat burutuko dugu, asanblada horretan zuon ekarpen guztiak eztabaidatu eta bozkatuko ditugu.
  3. Otsailaren 20an hitzaldi bat burutuko dugu, herriari gure erabakia aurkeztu ahal izateko.
  4. Bitartean EAJ-PNV eta BILDUri gure mozioa aurkeztu eta horren aldeko botoaren bila ibiliko gara.
  5. Martxoko oso bilkuran, hack.in#badakigu informatika elkartearen izenean mozioa sartuko dugu eta osoko bilkuran elkartekideon izenean, guztion artean onartutako ekarpenak eta mozioaren defentsa egitera joaten saiatuko gara.

Mozioari ekarpenak egiteko formularioa

Zure Izena (beharrezkoa)

Zure E-posta (beharrezkoa)

Mezua