Hack.in#badakigu informatika elkarte askeak hamar urte bete dituen honetan zerbait berezia egin nahi dugu teknologia berriak, software librea eta euskara uztartzeko asmoz. Horretarako, eta urte guztian zehar burutuko diren beste ekintza batzuen artean, EUSKARAREN GINKANA [beta] esku artean duzun hau, prestatu dugu. EUSKARAREN GINKANA [beta] joko hau entretenigarri bezain didaktiko eta erraza da, edonork parte-hartzeko modukoa.   Read More …

Gure elkarteko kideok ere hilabete honetan Fracking-aren kontra egindako hitzaldi eta jardunaldietan parte hartu dugu, modu berean moziaren alde sinatu genuen udaletxera aurkeztuko orduan. Atzo bertan jakinarazi ziguten guztion artean Bermeo Fracking gabeko udalerri izendatzea lortu genuela. Beraz, hemendik gure zorionik beroena lan honetan parte hartu duzuen pertsona guztioi!

Categories: Aktibismoa

Aurten, urtero gertatzen den moduan hackmeeting-a burutuko dugu, hau Euskal Herrian kokatzen da fisikoki urte honetan, Sestaoko gaztetxean izango da, datorren asteburua, Azaroaren 1, 2 eta 3. Bertan teknologia berrien eta hauen inplikazio sozialen inguruan arituko gara. Esparru industrial baina guretzako naturala den esparru komun baten burutuko da, teknologiaren nondik norakoak eztabaidatzeaz gaien garagardo pare   Read More …

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak

Topahack Kurtso guztian zehar hacklab eta gainontzeko ikastaroetan ikasi dugun guztia elkartrukatzeko hacklaben eta inguruko sateliteen arteko topaketatxo bat antolatzea otu zaigu, petit komite. Proiektu ezberdinak daude proposatuta eta bakoitza bere interes berdinak dituen pertsonekin elkartzea da ideia. Noiz? Noiz? Ostiralean bazkari batekin hasiko gera eta igandean beste bazkari batekin bukatuko dugu. 2013-07-19 14:00:13 —   Read More …

Greba Orokorrari buruzko informazio gune alternatiboa da. Hau pikete informatibo bat da. Greba Orokorra .info egin genuen aurreko urteetan, eta GO erreportariak kalera atera ginen, grebari buruz informatzera. Telebista herritar bat muntatu genuen, hizkuntza ezberdinetan emititu zuena, Internetetik mundura. Kalean argazkiak atera, bideoak grabatu, iritziak zabaldu genituen Informazioa, salaketa, kontrainformazioa, pikete informatiboa… Hau gune ireki   Read More …

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak

Kaixo lagunok! 2012. urtea atzean utziko dugu jada egun gutxi batzuk barru eta gure agendak sortzen hasiak gara kolektibo gehienetan, hack.in#badakigu ezin da gutxiago izan eta urteko asanblada burutu dugu, gaur bertan. Asanblada hori burutu ostean bi ideia nagusi atera dira: Urteko plangintza osatu eta martxan jarri Irudi aldaketa eta sozializazio erreminta berriak martxan jarri   Read More …

Durangoko azoka gainean dugu eta teknologia kultur egitasmo moduan ulertzen dugunok data garrantzitsu bat dugu berriz esku artean; Abenduaren 8a. Aipatu bezala Durangoko azoka aitzakia hartuz Kabi@ kultur@ 2.0: Teknologia libre tailer irekiak programa plazaratu dute. Kabia 2.0 esparruan gai interesgarri asko jorratuko dira, baina blog honi dagokionez teknologia eta kultur librearen inguruan burutuko den   Read More …

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak