Tor proiektua euskaraz ezagutzeko aukera duzue gaurtik aurrera, aste honetan bertan “Tor animation” bideoa itzuli eta sarean publikatu baitugu. Tor proiektuko garatzaileekin berba egin eta gero azpitituluak euskaraz jaisteko aukera eman dute haien blogean. Bide batez Youtube-ra ere igo dugu eta modu horretan bideo hau azpitituluekin zuzenean zure blog edo webgunean jarri nahi izatekotan aukera   Read More …

Categories: Aktibismoa, Proiektuak

Gara egunkariak Un Windows XP sin soporte pone en peligro viral a miles de empresas albistea argitaratu zuen apirilaren 20an. Jakintzaren askatasunaren alde aritzen garen aktibista askok albiste honekiko desadostasuna azaldu genuen sare sozialetan. Hau dela eta, zuzendariari gutuna bidali genion, eta webgunean argitaratu dute. Ea erantzunik jasotzen dugun 🙂 Gurean ere argitaratzen dugu gutuna:   Read More …

Categories: Medioetan

Gure elkarteko kideok ere hilabete honetan Fracking-aren kontra egindako hitzaldi eta jardunaldietan parte hartu dugu, modu berean moziaren alde sinatu genuen udaletxera aurkeztuko orduan. Atzo bertan jakinarazi ziguten guztion artean Bermeo Fracking gabeko udalerri izendatzea lortu genuela. Beraz, hemendik gure zorionik beroena lan honetan parte hartu duzuen pertsona guztioi!

Categories: Aktibismoa

Kaixo lagunok, Hastear dugun urte berri honekin batera gure lehen tailerraren berri eman nahi dizuegu; #cryptojaia. Urtarrilaren 4ean Gernikako ASTRAn burutuko dugun tailer honetan kriptografia izango dugu ardatz, gauza oso teknikoetan sartu behar izanik gabe (ez zara matematikaria izan behar han azalduko duguna ulertzeko), gure herrian bizi diren aktibista/hacktibista guztientzako jardunaldi libre eta doakoa izango   Read More …

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak

Aurten, urtero gertatzen den moduan hackmeeting-a burutuko dugu, hau Euskal Herrian kokatzen da fisikoki urte honetan, Sestaoko gaztetxean izango da, datorren asteburua, Azaroaren 1, 2 eta 3. Bertan teknologia berrien eta hauen inplikazio sozialen inguruan arituko gara. Esparru industrial baina guretzako naturala den esparru komun baten burutuko da, teknologiaren nondik norakoak eztabaidatzeaz gaien garagardo pare   Read More …

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak

Topahack Kurtso guztian zehar hacklab eta gainontzeko ikastaroetan ikasi dugun guztia elkartrukatzeko hacklaben eta inguruko sateliteen arteko topaketatxo bat antolatzea otu zaigu, petit komite. Proiektu ezberdinak daude proposatuta eta bakoitza bere interes berdinak dituen pertsonekin elkartzea da ideia. Noiz? Noiz? Ostiralean bazkari batekin hasiko gera eta igandean beste bazkari batekin bukatuko dugu. 2013-07-19 14:00:13 —   Read More …

Greba Orokorrari buruzko informazio gune alternatiboa da. Hau pikete informatibo bat da. Greba Orokorra .info egin genuen aurreko urteetan, eta GO erreportariak kalera atera ginen, grebari buruz informatzera. Telebista herritar bat muntatu genuen, hizkuntza ezberdinetan emititu zuena, Internetetik mundura. Kalean argazkiak atera, bideoak grabatu, iritziak zabaldu genituen Informazioa, salaketa, kontrainformazioa, pikete informatiboa… Hau gune ireki   Read More …

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak