Hack.in#badakigu informatika elkarte askeak hamar urte bete dituen honetan zerbait berezia egin nahi dugu teknologia berriak, software librea eta euskara uztartzeko asmoz. Horretarako, eta urte guztian zehar burutuko diren beste ekintza batzuen artean, EUSKARAREN GINKANA [beta] esku artean duzun hau, prestatu dugu. EUSKARAREN GINKANA [beta] joko hau entretenigarri bezain didaktiko eta erraza da, edonork parte-hartzeko modukoa.   Read More …

Tor proiektua euskaraz ezagutzeko aukera duzue gaurtik aurrera, aste honetan bertan “Tor animation” bideoa itzuli eta sarean publikatu baitugu. Tor proiektuko garatzaileekin berba egin eta gero azpitituluak euskaraz jaisteko aukera eman dute haien blogean. Bide batez Youtube-ra ere igo dugu eta modu horretan bideo hau azpitituluekin zuzenean zure blog edo webgunean jarri nahi izatekotan aukera   Read More …

Categories: Aktibismoa, Proiektuak

Gara egunkariak Un Windows XP sin soporte pone en peligro viral a miles de empresas albistea argitaratu zuen apirilaren 20an. Jakintzaren askatasunaren alde aritzen garen aktibista askok albiste honekiko desadostasuna azaldu genuen sare sozialetan. Hau dela eta, zuzendariari gutuna bidali genion, eta webgunean argitaratu dute. Ea erantzunik jasotzen dugun 🙂 Gurean ere argitaratzen dugu gutuna:   Read More …

Categories: Medioetan
Categories: Jardunaldiak

Aurten, urtero gertatzen den moduan hackmeeting-a burutuko dugu, hau Euskal Herrian kokatzen da fisikoki urte honetan, Sestaoko gaztetxean izango da, datorren asteburua, Azaroaren 1, 2 eta 3. Bertan teknologia berrien eta hauen inplikazio sozialen inguruan arituko gara. Esparru industrial baina guretzako naturala den esparru komun baten burutuko da, teknologiaren nondik norakoak eztabaidatzeaz gaien garagardo pare   Read More …

Categories: Aktibismoa, Jardunaldiak

Topahack Kurtso guztian zehar hacklab eta gainontzeko ikastaroetan ikasi dugun guztia elkartrukatzeko hacklaben eta inguruko sateliteen arteko topaketatxo bat antolatzea otu zaigu, petit komite. Proiektu ezberdinak daude proposatuta eta bakoitza bere interes berdinak dituen pertsonekin elkartzea da ideia. Noiz? Noiz? Ostiralean bazkari batekin hasiko gera eta igandean beste bazkari batekin bukatuko dugu. 2013-07-19 14:00:13 —   Read More …

Iazko ud4kampean esan bezala, aurten, honen ordez, Summer Camp Garrotxa ospatzen da Herrialde katalanetan. Gironan dagoen La Garrotxa eskualdean ospatuko da, Sant Joan les Fonts herrian, uztailaren 12, 13 eta 14ean. Gauez eginiko eta maila goreneko jarduerez, naturaz, primerako sukaldaritzaz eta jostatzeko gogoz beteriko topagunea da. Aurtengoan, besteak beste, hackerismo, komunikazio eredu, PLN, informatika seguru,   Read More …

Categories: Jardunaldiak

Greba Orokorrari buruzko informazio gune alternatiboa da. Hau pikete informatibo bat da. Greba Orokorra .info egin genuen aurreko urteetan, eta GO erreportariak kalera atera ginen, grebari buruz informatzera. Telebista herritar bat muntatu genuen, hizkuntza ezberdinetan emititu zuena, Internetetik mundura. Kalean argazkiak atera, bideoak grabatu, iritziak zabaldu genituen Informazioa, salaketa, kontrainformazioa, pikete informatiboa… Hau gune ireki   Read More …